XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERDI-AROA, V-XV MENDEAK: EUROPA'REN KRISTAUTZEA
ASIS'KO FRANTZISKO DONEA: BEARTSU IZATEA TA ESKUZABALTASUNA
OARRAK.

- Erdi-Aroaren Kondaira ulertu aal izateko, auxe euki bear dugu gogoan: Mundu osoaren Kondaira ta Elizaren Kondaira aldi artan gauza bera zirala.

Orrela, Erroma'ko Inperioa erori zanetik Amerika aurkitu arteko guztian beintzat, gauza beraren izena ta kondaira ziran Europa ta Eliza, ain bat eginda joan bai-ziran.

- Erdi-Aroa deritzaion aldi luze artako mundu-izaera ta gaurkoa oso ez-berdiñak dira.

Izan ere mundu ura ia erabat nekazari-mundua zan, onelatsu banatuta: mendietan artzaiak, beterrietan nekazariak edo lurgiñak eta uri jendetsuetan eskulangilleak.

Inperio ta erreinu aundien politika-antolaketa, erorita zegoanez, agintaritzarik ezaren utsunea sortu zan, eta orren ondorioz, segurantzirik eza ta naasteak gertatu ziran.

Eta giro artan bi gauza gertatu ziran: a) Lur-jabe aundi batzuk, beren lurrak lantzeko dituzten menpekoekin eta gaztelu sendoetan ondo babestuta, jende xeentzat askotan zapaltzaille: feudal esaten zaienak dira, ta Europa'n indartsu gertatu ziran.

b) Urrutietatik indarrean sartu ziran errialdeak, bai Iparreko barbaro edo ziralakoak eta bai Egoaldeko moroak edo mahomatarrak.

- Jendeen bizitzak eta lurrak segurantzirik edo babesik gabe zeuden aldi artan, eta jende geienak gose ta beartsu, bizi-eziñen zebiltzalarik, Elizak artu zuan aginte-ardura: batetik, uri aundietako erri-agintea bera ere Gotzaiek artu zuten, eta bestetik, lekaide edo monje deituak asi ziran Europa osoan barrena erriak eskolatzen eta Ebanjelioa zabaltzen.

Onela, bada, Elizak Gotzaien eta lekaideen bidez, errien ezitzaille-eginkizuna artu zuan, sinismena zabalduz, lekaide-etxeen inguruetan ikastetxeak eraikiz, lurrak lantzeko aurrerapenak erakutsiz, aginte-bideak eta legeak jarriz.

Europa eskolatzeko ta kristautzeko lanean, besteak beste, iru santu aundi ta ezagun auek oso ere oso garrantzizkoak izan ziran: Tours'ko Martin, Benito ta Patrizio santuak.

- Geroago, 1.000'gn urtetik aurrera, aurrerapen eta indarrez jaztera eldu zanean Europa, toki ta lurralde berrietara zabaltzearen billa asi zan: Batetik, moruak edo mahomatarrak bidali egin zituzten Europa'tik, eta bereziki España'tik, bertan bai-zeuden sakonena ta aspaldien sarturik; eta bestetik, gurutze-gudak sortuz, Palestina'ko Lur Santuak berriz eskuratu zituzten, mahomatarrei aldi baterako kenduta.

Gertakizun samingarri bat ere gertatu zitzaion Elizari: Sortaldearen banaketa, au da, Sortaldeko Eliza ta Sartaldekoa, zatitu egin zirala.